2018/12/14

4 URTE B AURKEZPENA




HEMEN DITUZUE IKASITAKOAREN BIDEOAK.
 ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK.

4 URTE A - AURKEZPENA

NORA, TILILAREN AMA







NORA, TILILAREN AMAK UME BAT DAUKA BERE SABELEAN ETA EGUN BATEAN GURE GELARA ETORRI ZEN BERE EKOGRAFIEKIN .



ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK.

OLERKIAK 1 Bideoa



BEGIRA ZEIN ONDO IKASI DITUGUN OLERKIAK!!!!

NONDIK GATOZ?



Gelako elkarrizketetan sarritan ateratzen den gaiari jarraituz jaioberrien proiektua egitea erabaki genuen. Gure ume batzuk anai-arreba txikiak dituzte edo beste batzuen amek haurdun daude eta.


Honekin hasi ginen baina gaia luzatuz joan da eta animalien kumeekin ere jarraitu dugu. Nondik gatozen eta nondik jaiotzen diren animali batzuk aztertzen egon gara: sabel-alutik, arrautzatik.
Zuen umeek ekarritako ipuinekin, ordenagailuko informazioarekin,  eta ume batek ekarritako arrautzekin, behaketa, zenbaketa eta errepresentazio grafiko ugari egin dugu.
Zein den arrautzarik handiena eta txikiena ere ikusi dugu argazki batean:
Handitik txikira ordenatuta dauden arrautza hauek dinosaurio (horrelako tamaina izango zuen), ostruka, oiloa eta kolibriarenak dira.



Arrautzak  kontatzen eta errepresentatzen aritu gara  eta zenbaki handiak ikasi ere:100,50, 12...
Horretarako batzuetan nagusien laguntza behar izan dugu eta gure gelara etorri dira.