2023/02/21

 BIDEOJOKOAK

Proiektuan girotzeko dekorazioa egin dugu, bai atean, bai gela barruan. Horretarako egoera matematikoak planteatu ditugu. Nola egingo dugu dekorazioa? Zer jakin/egin behar dugu horretarako? Nola egingo dugu?

Hona hemen gelak nola gelditu diren, bai kanpoaldetik, bai barruko aldetik.

2023/02/10

ADITUAREN BISITA: IBAI BAGLIETTO

 

Kaixo, familiak!!

Otsailaren 6an, astelehena, Ibai Baglietto bideo-joko garatzailearen bisita izan genuen San Andres ikastetxean. 3. mailako ikasleak oso pozik gelditu ziren honen bisitarekin, eta bideo-jokoen munduaz gauza berri ugari ikasteko aukera izan zuten, euren aldez-aurreko zalantza asko eta asko argituz: nola programatzen eta diseinatzen diren bideo-jokoak, zeintzuk diren berak sortutako bideo-joko ezagunenak, zenbat denbora behar den bideo-joko bat sortzeko, zein den prozesua, etab.

Ikasleek asko disfrutatu zuten, eskerrik asko Ibai !!!!!! 😄

Hona hemen hainbat argazki: